zure konpromisoa

Jakin badakizu zein den gure konpromisoa eta zein neurri edo ekintza burutzen ari garen, gure fundazioa erakunde iraunkorragoa izan dadin ez ezik, gure ingurua babestu eta zaintzeko ere. Gizarte iraunkorragoranzko urrats sendoa eta zabala ematen lagundu dezaketen aldaketa txikien aldeko apustua egin dugu.

Gaur zure konpromisoa ere izan dadin gonbidatuko zaitugu eta horretan lagundu nahi dizugu. Oraingo honetan kontsumo-ohitura batean ardaztuko gara, izan ere, ohitura hori gizartean, oro har, kontuan izango bagenu, datu kezkagarriak emango lizkiguke.

Eta, plastikozko poltsen kontsumoa murrizten badugu?

Plastikozko izara handi-handia

Plastikozko poltsen kontsumoa azken urteetan nabarmen jaitsi bada ere, datuak, oraindik ere, ez dira positiboak. Batez beste, gure gizarteko pertsona batek 180 poltsa erabiltzen ditu urtean. Oso kutsagarria den kilo bat material prozesatu dugula esan nahi du horrek, eta horretarako, energia-kontsumo handia egin dugula.

Pentsa dezagun gure kontsumo partikularrean. Imajina ezazu izara handia egin dugula plastikozko 180 poltsa horiek erabilita. Horrek 30 metro koadrotik gorako plastikozko oihala emango liguke. Azalera hori, agian, oso txikia irudituko zaigu, baina 150 pertsonen poltsak erabilita egingo bagenu Andre Maria Zuriaren plaza estaltzeko moduko izara erraldoia eratuko lukete. Bilakaera horri jarraiki, Vitoria-Gasteizen urte batean kontsumitzen diren 44 milioi poltsek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa estaltzeko moduko oihala eratuko lukete. Hortaz, hasierako 30 metro koadro horiek, agian, ez dira huskeria izango.

Title iban

Aukera ezazu poltsa berrerabilgarria

Egin ezazu gurekin bat gauzak aldatzeko erabakian eta zaindu dezagun ingurumena. Plastikozko poltsen kontsumoa murriztera gonbidatu nahi zaitugu. Poltsa horiek bertako produktuen gure azoketatik kentzea erabaki genuen Vital Fundazioan. Gonbidapena luzatzeaz gain, ekimen horretan lagundu ere nahi dizugu.

Horretarako, gure poltsa berrerabilgarria oparitu nahi dizugu. Trinkoa da eta gordetzeko erraza, eta poltsa horren erabilerari esker, plastikozko poltsen eguneroko erabilera beherantz joango da.

Lagundu ezazu zure ingurumen-aztarna murrizten

Saihestu ezazu produktu kutsatzaileen kontsumoa

Gure poltsa handiagoa eta iraunkorragoa da

Lagundu ezazu
zure ingurua babesten

Hemen duzu poltsa

Zure poltsa berrerabilgarria lortzeko, eman ezazu izena eskabide honetan.

Mezu bat bidaltzen dizugu zure posta elektronikora Kordoi Etxean (Aiztogile 24, Vitoria-Gasteiz) aurkezteko. Uztailak 15etik aurrera jaso ahal duzu, 8:30tik 14:00tara arte.

Kontsulta itzazu oinarriak