Azokak eta merkatuak lehen sektorearen aurkezpen-gutun onena dira, gure lurraldeko kultura ondarea izateaz gain.
Produktu naturalak, ekologikoak eta kalitatezkoak hurbiltzen dizkiete kontsumitzaileei, ingurumenarekiko arduratsuak.
Laguntza zuzena Arabako lehen/nekazal sektoreari.
Bertako produktuetarako erakusleiho onena.
Lurraldeko kulturan sustraitutako ekitaldiak.
Gabonetako azoka tradizionala
Gabon-gauaren aurreko osteguna
Vitoria-Gasteiz
Andre Maria Zuriaren artisautza azoka
abuztuaren 5etik 8ra
Vitoria-Gasteiz
Txakoli jaia
uztailak 7
Okondo
Boilurrraren azoka
urtarrilak 20
Rivabellosa
Udaberriko eztiaren azoka
maiatzak 13
Antoñana
Mahats-bilketaren Arabako Errioxako Festa
irailak 16
Elvillar
Arabako indaba nabarraren azoka
urriak 13
Pobes
Perretxikoaren azoka
maiatzak 13
Kuartango
San Roke azoka
abuztuak 13
Amurrio
Baserritarra Eguna
abuztuak 24
Llodio
Betidanik babestu ditugu lurraldeko azoka eta merkatu herrikoi eta tradizional ugari. Zalantza barik, funtsezko zutabea dira Arabako kultura ondareak bizirik iraun dezan. Ekitaldi horiek gure lurraldeko lehengai eta produktu onenen erakusleiho bikaina ere badira.
Ekitaldi horietan poltsa-kontsumoa oso handia dela nabaritu dugu. Horregatik, material biodegradagarriz egindako beste batzuekin ordezkatzea erabaki genuen. 2018ko Gabonetako azoka izan zen ekintza horren lehenengo ekitaldia, banatu genituen 30.000 poltsa biodegradagarri eta 10.000 oihalezko poltsari esker.
Plastikozko poltsak Arabako azoka eta merkatuetatik desagerrarazteko gure apustuari eutsiko diogu.