VitalZuhaitzak

Eta, gure ingurumenaren balioa azpimarratuko bagenu? Egunero alboan dugu eta, agian, horregatik ez diogu aitortzen gure bioaniztasunean duen garrantzia.

Vital Zuhaitzak pertsonak eta ingurumena harremanetan jartzea helburu duen programa da.

Familiak, lagunak eta edozein talde euren herriko basoen eta zuhaitz berezien azterlan aktiboa eta esperimentala egitera animatzea da ekimen honen xedea. Gure lurraldeko hainbat tokitara hurbilduko gara eta proposatu diegun abentura honetarako beharrezko material guztia emango diegu parte-hartzaileei. Ekimen sorta zabala antolatu dugu Arabako hainbat herritan, eta bertan, motxila zientifikoa jasotzeko guneaz gain, tailerrak, musika, jolasak, emanaldiak, eta abar antolatuko dira, ondo pasa dezagun.

Maiatza eta ekainean ibilbide gidatuak egingo dira, parte hartzen ari diren herrietako zuhaitz eta baso-eremu bereziak ikustera joateko.

Vital Zuhaitzak bukaerako jaialdi-topaketa baten eskutik itxiko du bere bigarren edizioa, ekainaren 26ean Vitoria-Gasteizen.

Igandea 1 Maiatza

Bastida

Igandea 8 Maiatza

Laudio

Igandea 15 Maiatza

Agurain

Igandea 22 Maiatza

Iruña Oka

Igandea 29 Maiatza

Kanpezu

Igandea 5 Ekaina

Amurrio

Igandea 12 Ekaina

Laguardia

Gainera...

Ibilbide tematikoak

Gesaltza Añana
Aztarna-esploratzaile txikiak.

Burgelu
Gure zuhaitzak aurkitzen.

Arztiniega
Hegaztiak identifikatzen.

Izarra
Landare usaintsuak eta sendagarriak.

Vital Zuhaitzen mapa

Arabak gure Vital Zuhaitzak ezagutzen joaten da. Mapa interaktibo bat jasotzen dugu gure ekintzetan emandako zuhaitzekin.