Euren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa ekimena da. Ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa diren eguneroko aldaketa txiki horiek deskubritzen laguntzen diegu, baita energia baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere.
Izena eman!Zuen etxeetako kontsumoen auditoria pertsonalizatua egiten dugu.
Urtebeteko aholkularitza eskaintzen dugu, zuen zalantzak argituko dituen aditu baten eskutik.
Familia osorako gaikako tailerrak eskaintzen ditugu, aholku praktikoak eta errazak zabaltzeko.
Programarekin zerikusia duten bisitaldi interesgarriak egiten ditugu.
Aurrezkia eta eraginkortasuna erraztuko duten materialak aztertzen ditugu.
Kontsumoan, mugikortasunean eta abarretan ohitura iraunkorrak hartzeko hezten dugu.
‘Etxe berdeak’ programak 'Gela berdeak’ abiaraziko dugu. Vitoria-Gasteizko 15 ikastetxetara iritsiko da ekimen hori, Lehen Hezkuntzako haurrek ohitura jasangarriak hobetzeko eta sakonago ezagutzeko aukera izan dezaten.
Haren filosofia da neska-mutilek beren ezagutzak indartzea eta etorkizuneko etxe berdeak izatea. Horretarako, erronka-koaderno bat landuko dute, energia eta ura aurrezten edo landareak zaintzen ikasteko, eta bidezko merkataritzako produktuak ezagutzeko edo hirian modu jasangarriagoan nola mugitu ikasteko.
Interesa duten ikastetxeek informazioa jaso eta eskabidea egin dezakete actividades@fundacionvital.eus helbide elektronikoaren bidez.
Jarduera irekiak ere eskainiko dizkiogu herritarrei, nahi duten guztiek parte har dezaten. Ekainean ‘Ekin baratzeari’ programaren beste edizio bat egingo da, gertuko baratze batean nekazaritzaren sekretuak familian ezagutzeko aukera emango duena; edo ‘Baso jangarriak’, Araiatik gertu, uda amaieran, jatorri naturaleko eta 0 Km-ko fruituak biltzeko aukera eskainiko duena, besteak beste, intxaurrak, hurrak, aranak, sagarrak, udareak, etab.;
‘Ingurunearen garbiketa’, urrian zehar gure lurraldeko gune bat familian garbitzera ateratzeko.
Jakinaren gainean edukiko zaituztegu!