'Herri bat, ekintza bat biodibertsitatearen alde' da Vital Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak eta Murgiako BHIk gidatutako proiektua, gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzeko eta Arabako Lurralde Historikoko herrietan baliabide naturalak modu parte-hartzailean kudeatzeko. Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantza buru duten proiektuen multzoan kokatzen da ekintza, eta Garapen Jasangarriko 15. Helburua, Lehorreko Bizitza deritzona, du ardatz.
Hiru erakunde sustatzaileek lurraldeko biodibertsitateari eustea planteatzen dute, bertako bizilagunak inplikatuz, partekatu daitezkeen natura-ingurune bateko esperientzien bidez.
Parte-hartzearen eta pertsonekiko hurbiltasunaren ikuspegitik, proiektuak eremu bakoitzeko eragileen (bizilagunak, ikastetxeak, elkarteak…) belaunaldi-trukea eta parte-hartze aktiboa sustatzen ditu, eta egun jardunean ez dauden jarduerak eta lanbideak berreskuratzea, baita ondarea ere. Belaunaldi-truke hori eta tradizioen ezagutza funtsezkoak dira ekosistemek urteetan zehar izan duten bilakaera ezagutzeko eta gure ekintzen eraginez eraldatuta egon daitezkeen eremuak berreskuratzeko.
‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat’ izeneko programaren bigarren edizioa Arabako Lautadako Kuadrillara eta haren ingurukoetara bideratuko da, iaz Gorbeialdean egin zen lehenengo esperientzia pilotua balantze oso onarekin itxi ondoren; izan ere, 700 pertsona inguruk hartu zuten parte hamabi udalerritan.
2022rako planteatutako lehenengo jarduera Lapuebla de Labarca herrian egin da jadanik, ASSA ikastolaren partaidetzarekin. Ikastolaren esparruan lau habia-kaxa eraiki eta jarri dira hainbat hegazti eta saguzar espezierentzat, baita janleku bat ere. 30 ikasle inguruk hartu dute parte ekimen horretan.
Orain arte, hainbat udalen proposamen hauek jaso dira, eta aurten zehar jarriko dira abian:
Horiei orain arte Lurralde Historikoko beste leku batzuetatik jasotakoak gehituko zaizkie, hala nola:
Iaz egindako beste jarduera bi herri bitan errepikatuko dira, jaso duten eskaria dela eta:
Urtean zehar, hamahiru jarduera-proposamen burutu ziren Gorbeialdeko koadrilan: Legutio, Manurga, Altube, Murgia, Uzkiano, Olabarri, Luko, Gillerna, Zarate, Murgiako, Villodas, Ametzaga eta Langraiz Oka.
Zuhaitz eta espezie aromatikoen landaketarekin lotutako ekintzetan, programak hektarea bat inguru basoberritzea lortu zuen hainbat herritan.
Lehenengo edizioaren amaieran, 2021ean, 694 pertsonak hartu zuten parte zuzenean. % 90ek oso positiboki baloratu zuen esperientzia.