Araba ingurumen-altxorra da. 3.000 km2 inguru ditu, eta paisaia anitzen sorta zabala oparitzen digu gure lurraldeak. Lautada, Gorbeia mendialdea, Arabako Errioxako mahastiak, Maeztuko landa berdeak, gure lurraldeak inguruko flora eta fauna espezie dibertsitate anitzena du.
Hala ere, gure ingurua kaltetzen ari da. Gure bizimoduetako zenbait ohitura aldatu behar ditugu, guk jaso genuen bioaniztasuna hurrengo belaunaldiek ere oinordetzan har dezaten nahi badugu. Lanari ekiten ez badiogu, ingurumena ez ezik, geu ere kaltetuak izango gara.
Erronka dugu aurrean: aldatzea natura eta ingurumena babesteko.
Argi dugu hori. Horregatik, gure fundazio guztietan plastikoaren erabilera saihesten hasi gara eta eguneroko elementuen kontsumo ohitura arduratsuetan hezitzen; hala nola, botilako uraren kontsumoa edo materia birziklagarrien kudeaketa bezala.
Ingurumenaren zainketaz dugun konpromisoa aurkeztuko dizugu. Sentsibilizatzea eta zenbait arlotan jardutea helburu duten hainbat ekintza abiarazi ditugu, hala nola kontsumo arduratsua, energia garbiak edo energiak aurreztea.
Naturarekiko maitasuna eta ingurumenaren zainketan zurekin bat egiten dugulako. Gure bioaniztasuna babestu nahi dugulako.