Erabili eta botatzeko edalontziek eragin negatiboa dute ingurumenean. Santiago eta Andre Maria Zuriaren jaietan, mota horretako milaka edalontzi behin erabili eta bota egiten dira. Beste ontzi batzuekin gertatzen den bezala, horien kontsumoa murriztu behar dugu, gure inguruaren mesedetan.
Horregatik, eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan, Santiago eta Andre Maria Zuriaren jaietan, erabili eta botatzeko edalontziak itzultzeko beste batzuekin ordezkatzeko ekintza abiaraziko dugu, hartara, hondakinak eta isurtzeak saihestuko dira.
Lor dezagun jai hauek ingurumenarekin adeitsuagoak izan daitezela!
Itzultzeko edalontzi bakoitzeko erabili eta botatzeko plastikozko 5 edalontzi baino gehiagoren erabilera saihesten dugu.
Lortu ezazu zure edalontzia atxikita dagoen ostalaritza lokalen batean 1€-ren truke
Beste erronda bat nahi duzu? Beste edalontzi garbi batengatik ordezkatuko dizute.
Nahi duzunean itzul dezakezu ekintza honi atxikita dagoen lokal batean eta ontziaren zenbatekoa itzuliko zaizu
Prozedura honi esker, jaien ingurumen-eragina txikiagoa izan dadin lagunduko duzu.
* Gehienez, 5 edalontzi itzul daitezke pertsonako
Zure kontsumizioa edalontzi berrerabilgarrian eskatu ahalko duzu atxikitutako edozein establezimenduetan. Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Ikusi ezazu mapa.
Zure lokalak proiektuan parte hartzea nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan!
Ekimena: