Ingurumena zaintzeko neurri beharrezkoenetako bat plastikozko produktuen kontsumo arduratsua da. Plastikoaren ekoizpena izugarri igo da azken urteetan eta dakigunez, gure planetarako eragin oso kaltegarria du ingurumenean. Plastikoaren kontsumoa murriztu behar dugu, gure lurraldearen ingurumenaren aberastasunaz gozatzen jarraitu nahi badugu.
Plastikorik ez da ekimen hutsa, mota horretako materialen kontsumoa murriztera baino harago doan ekimen programa baizik.
Gurekin bat egingo duzu konpromiso horretan?
Plastikorik ez programan prestatu dugun guztia aurkeztuko dizugu.
Vital Fundazioan jakin badakigu zein garrantzitsuak diren heziketa eta prestakuntza. Hainbat arlotan ditugu prestakuntza-programak, hala nola berdintasunean, hezkuntza digitalean edo sexualitatean. Orain lehiaketa bat abiarazi dugu, gure lurraldeko eskola-taldeek euren ideia ekologiko onenak aurkeztu ditzaten.
Era didaktikoan, Arabako ikastetxeetako ikasleek gure ohiturak hobetzen lagunduko duten irtenbideak, ideiak edo ekintzak aurkeztuko dituzte, gure ingurumen-ohitura txarrak murriztea ahalbidetuko dutenak edo gizartea ingurumenaren zainketak duen garrantziaz kontzientziatzen jarraitzeko balioko dutenak.
Eskola-lehiaketa
Gauzak aldatzeko ideia bat duzu? Begirada bat eman bideoari!
Ideien eskola-lehiaketa
Bidal iezaguzu ideiarik hoberena plastiko kontsumoa murrizteko.
Lehiaketan parte hartzeko, sar zaitez eskuko telefonoaren bidez eta bete ezazu inprimakia.
Hauek dira irabazi duten bideoak:
Eskerrik asko parte hartzeagatik!