Vital Zuhaitzen lehenengo festara gonbidatzen dizugu Florida parkean

2019(e)ko Ekainaren 26a, Asteazkena

Vital Zuhaitzen lehenengo festara gonbidatzen dizugu Florida parkean

Igandean, ekainak 30, gure Vital Zuhaitzen ekintzari amaiera bikaina emango diogu. Eta festa batekin egingo dugu Vitoria-Gasteizko Florida parkean. 11:30tatik 14:30tara kioskoaren inguruak urte guztientzako mota anitzeko ekintzez beteko dira. Publiko gazteena karts berdeez edo Txagu Maguren magia-ikuskizuna gozatu ahalko du. Baita tailerrak edo ‘ileapaindegi zoro’ harrigarria ere egongo dira.

Festan zehar programaren marrazkigintza, argazkigintza eta bideo lehiaketen irabazleei esker ona emango diegu. Ez galdu!

Vital Zuhaitzak

Martxoaren erdialdean Vital Zuhaitzak martxan jarri genuen, informazioa biltzeko eta gure lurraldeko ehuneko zuhaitz ospetsuen balioa nabarmentzeko balio digun ekintza.

Hilabete hauen zehar, 900 pertsona baino gehiago 5 udalerri arabarretan ospatu ditugun ekintzetan parte hartu dute.

Festaren programa

 

  • 11:30 ‘Ileapaindegi zoro’ eta makillajearen (2 orga) irekiera
  • 11:45 Haurrentzako antzerkia
  • 12:15 Haurrentzako antzerkiaren amaiera eta festaren hasiera ofiziala (ekintza guztiak irekitzen dira). Sarien banaketa marrazkigintza, argazkigintza eta bideo lehiaketen irabazleei
  • 13:00 Musika-giroa eta elkarrizketak etorritako pertsonei
  • 13:30 Txagu Maguren eskutik magia-ikuskizuna
  • 14:30  Festaren itxiera