‘Vital Zuhaitzak’ programa itzuli da

2022(e)ko Apirilaren 27a, Asteazkena

‘Vital Zuhaitzak’ programa itzuli da

Lehenengo edizio arrakastatsu baten ondoren, eta pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu ostean, Vital Zuhaitzak programa berrabiarazi dugu, familian edo lagun-taldeetan parte hartzeko diseinatutako ekimena, biodibertsitatearen aldeko ingurumen-hezkuntzako osagai argia duena, gure zuhaitzen inguruko ikerketa eta ekintzatik abiatuta, parte hartzen dutenei natura-ingurunearekin konektatzeko aukera ematen diena. 

Maiatza eta ekaina bitartean gure lurraldeko 7 udalerri bisitatuko ditugu. Aurten berrikuntza dakargu: gaikako ibilbide ziklo bat antolatuko dugu, gimkanak edo geocaching-a bezalako jarduerak barne. Ekitaldiari buruzko informazio guztia programaren sail ofizialean ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.