Plastikoaren kontsumoa murrizteko ideiaren bat duzu?

2019(e)ko Maiatzaren 16a, Osteguna

Plastikoaren kontsumoa murrizteko ideiaren bat duzu?

Ingurumena zaindu nahi badugu, konpromiso argia izan beharko dugu kontsumo arduratsuari dagokionez, bereziki plastikozko produktuei dagokienez. Mota horretako materialen kontsumoa murriztu behar dugu, gure ingurumen naturalaz gozatzen jarraitu nahi badugu.

Vital Fundaziotik gure harri-koskorra ekarri nahi dugu gure gizartean egin behar dugun aldaketa handi horretarako. Horregatik, zenbait ekintza proposatu ditugu gure ingurua zaintzeko eta ingurumena babesteko. Horien artean, eskola-lehiaketa bat planteatzen dizuegu, ditugun ingurumen-ohitura txarrak murrizteko ideia, irtenbide edo ekintza onenak bilatzeko. Ekintza-deiak ere izan daitezke, gizartea ingurumena zaintzea zein garrantzitsua den kontzientziatzeko.

Egoera aldatzeko ideiaren bat duzu? Begira ezazu jarraian datorren bideoa:

Har ezazu parte zure klasekideekin eta egin ezazue lan ingurumen-esperientzia bat irabazteko. Maiatzaren 31ra arte duzue parte hartzeko aukera. Plastikorik ez atalean duzu informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak.

Zuen sormenaren zain gaituzue!