Vital Zuhaitzak programak ez du atsedenik hartzen! Aurki itzazu jarduera berriak

2019(e)ko Maiatzaren 16a, Osteguna

Vital Zuhaitzak programak ez du atsedenik hartzen! Aurki itzazu jarduera berriak

Udaberriaren etorreraz batera Vital Zuhaitzak programa abiarazi genuen. Gure ingurumenaren garrantzia azpimarratzea du helburu. Batzuetan, kostatu egiten zaigu inguratzen gaituen bioaniztasunaren garrantzia aitortzea. Horregatik, pertsonak eta euren ingurua harremanetan jarri nahi izan ditugu, familiak izan, lagunarteak izan edo beste edozein talde izan.  

Martxoa eta apirila bitartean Arabako 5 herritara hurbilduko gara (Kanpezu, Agurain, Iruña Oka, Amurrio eta Guardia). 900 lagunetik gora dira programa honetan izena eman dutenak eta 300 motxila zientifiko baino gehiago banatu ditugu. Motxila horietan dago gure inguruaren ingurumen-azterlana burutu ahal izateko material guztia.  

Orain, hurrengo egunetarako antolatu ditugun ibilbideetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu:

  • Maiatzak 25: IRUÑA OKA
    Zadorrako bide berdea egingo dugu, inguruari begirada bat emateko. Topagunea Langraiz etorbidek eta  Nafarroa kalearen kantoian da, autobus geltokian hain justu, 10:30ean. Ibilbideak ordu eta erdi inguru iraungo duela aurreikusi da. 
     
  • Maiatzak 26: AMURRIO
    Ibilbidea egingo dugu Aresketamenditik, zuhaitzak identifikatu eta eremu horretako ingurumenari buruz hitz egingo dugu. 10:30ean dugu hitzordua, Etxegoien kalean, AEK euskaltegiaren aurrean. Jarduerak 90 minutu iraungo duela aurreikusi da. 

Zain gaituzue!