Ekin zaio Etxe Berdeen seigarren edizioari

2020(e)ko Urtarrilaren 29a, Asteazkena

Ekin zaio Etxe Berdeen seigarren edizioari

Urte berria, bizitza berria? Gure kasuan, ez! 2020an zehar Vital Fundazioan ingurumena babesteko ekintzen aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Iaz, gure ingurua salbatzeko, gure iritziz, beharrezkoa den bidaia bati ekin genion.

Ikuspegi horretatik aurrera daramagun programa interesgarrienetako bat Etxe Berdeak izenekoa da. Beren eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako hezkuntza-ekimena da. Etxeko kudeaketa arduratsuago baterantz aldatzeko prozesuan laguntzea du helburu. Horrek eragin zuzena baitu hiriko ingurumenean.

Birziklatzea, baliabideak hobeto kudeatzea eta energia-kontsumoa optimizatzea dira parte hartzen duten etxeetan bilatzen ditugun hobekuntzetako batzuk.

2020an, seigarren edizioa izango du Etxe Berdeak ekimenak. Webgune honetan bertan duzu programa honi buruzko informazio guztia. Ekimena ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu, eta zergatik ez, parte har dezakezu, ezta?