2021(e)ko Maiatzaren 27a, Osteguna
enetan atsegina da gure ingurumena zaintzeko eta babesteko ekintza berri bat aurkeztea. 'Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat' Arabako Foru Aldundiarekin eta Murgiako BHIrekin batera abian jarritako proiektua da, gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzeko eta Arabako Lurralde Historikoko herrietan baliabide naturalak modu parte-hartzailean kudeatzeko.
Garapen Jasangarriko 15. helburuan (Lehorreko Bizitza) ardaztutako proiektu honen helburua gure lehorreko ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzea da. Tokiko ekintzak garatuko dira, hala nola tximeleten oasia egitea edo baratze-alorrak jartzea landaketa txikiak egin ahal izateko.
'Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat' ekimenak proba egiteko lehenengo edizio bat izango du Gorbeialdeko Kuadrillan, eta 2022an gure lurraldeko beste txoko batzuetara hedatuko da. Programa webgune honetan bertan ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, informazio gehiago duen atal bat dago, eta lehenengo ekintzak ikusteko aukera izango duzu.