2021(e)ko Urriaren 8a, Ostirala
Araba lurralde ezin hobea da bizikletaz ezagutzeko. Gaur 'Araba Herriz Herri' aurkeztuko dizuegu, Arabako eta Trebiñuko 500 herriak zeharkatzen dituzten 71 ibilbide biltzen dituen webgunea. BTT edo errepideko zikloturismorako 4.000 kilometro baino gehiago duten ibilbideak eskaintzen ditu, ibilbide eta herri bakoitzeko mapa interaktiboei, errutometroei eta banakako fitxei esker.
‘Araba Herriz Herri' plataforma hainbat ataletan antolatuta dago:
Fitxak, era berean, ibilbidearen mapa interaktibo batez osatuta daude, altimetria, datu teknikoak eta track-ak deskargatzeko estekak dituena, baita ibilbide horrek zeharkatzen dituen herrien zerrenda ere, herri bakoitzari buruzko informazio historiko kulturalarekin eta argazkiekin.
Orain zure txanda da. Vital Fundaziotik Araba Herriz Herri osatzen duten ibilbide guzti-guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.