Har ezazu parte ‘Araba Herriz Herri’ erronkan eta irabazi gure maillotetako bat

2022(e)ko Uztailaren 11a, Astelehena

Har ezazu parte ‘Araba Herriz Herri’ erronkan eta irabazi gure maillotetako bat

Araba Herriz Herri gure lurraldea ezagutzeko maila guztietako ibilbide zikloturistak eskaintzeko helburuarekin sortu zen proiektua da. Arabako eta Trebiñuko 500 herri ezagutzeko aukera emango diguten 71 ibilbide dira eta urteko 365 egunetan goza ditzakezu.

Bizikletara igo eta ingurunea modu osasungarrian ezagutu eta goza dezazun nahi dugu, eta ez zaigu bururatzen hori egiteko modu hoberik zuri erronka botatzea baino. Gure maillot bat irabazi nahi duzu? Hiru hilean behin horietako bi zozkatuko ditugu gure zozketan parte hartzen dutenen artean.

Mekanika erraza da. Argazki bat igo beharko duzu Instagrameko zure profilera, Araba Herriz Herri ibilbideetako edozeinez gozatzen ari zarela. Zure lagunekin egindako selfie bat izan daiteke, zure bizikletaren argazki bat ibilbidean. Originaltasuna maite dugu! A, garrantzitsuena, derrigorrezkoa da argazkia igotzean #ArabaHerrizHerri traola duen etiketa jartzea.

Irailaren 25era arte parte hartzen duten pertsona guztiek hartuko dute parte mailloten zozketan. Animatuko zara?

Zozketaren oinarriak

  1. Arabako lurralde historikoan bizi diren 18 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte zozketan.
  2. Nahikoa izango da Instagramera argazki bat igotzea eta #ArabaHerrizHerri traolarekin etiketatzea. Ez dira zozketan sartuko Stories kanaletik igotako argazkiak, ezta profil pribatuetan igotakoak ere.
  3. Araba Herriz Herri proiektuaren gaiari lotuta egon beharko dute argazkiek. Ibilbide bat egiten ari zarela ateratako selfie edo argazki arruntak izan daitezke, edo ibilbide horretako paisaiaren bat, betiere bizikletaren bat ikusten bada.
  4. Parte hartzeko epea amaitu ondoren egingo da zozketa, 15 egunetik beherako epean.
  5. Vital Fundazioaren Vitoria-Gasteizko egoitzan jaso beharko dira maillotak (Aiztogile kalea 24). Inola ere ez dira bidaliko eta ezingo dira beste nonbait jaso.
  6. Vital Fundazioak beretzat gordetzen du sustapen hau aldatu, eten edo zabaltzeko eskubidea, baldin eta bidezko arrazoirik badago eta aldez aurretik legez ezarritako moduan jakinarazten bada.