Herria
XIV. mendearen amaieran datatutako pintura gorrixka enigmatiko eta misteriotsuak daude Jasokundearen elizaren barruan, gerra eszenak birsortzen dituztenak eta laurogeiko hamarkadaren hasieran aurkitutakoak. Nagusiki, absidearen eta presbiterioaren gangan daude. Añuako Elizaren margoak gogoratzen dituzte.
Bitxia da begiak obalo handi eta xehetasunik gabeak izatea. Askotariko eszenak agertzen dira: gaztelu baten defentsa, hileta moduko bat non ehorzketa bat ikusten den hildako bat eramanez, ezkontza antzeko zeremonia bat, zalditeria txapelketak, erromesak eta baita gizonezko eta emakumezko exhibizionistak ere.
Deigarria da, baita ere, Alcantarako Ordenako gurutzea, bataiarrian margotua.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.