Herria
Bitxia bada ere, herri honek lau errota ditu.
Erdigunea Erdi Aroko trazadura bat da, kale nagusi baten inguruan, non San Migel eliza, iturriak, frontoia eta eskola dauden. Herria zeharkatzen duen ubide bat dago, eta hortik iristen zaie ura.
San Migel elizak 1760ko eguzki-erloju polita du.
Bitxia da, halaber, hiru hodiko iturria, hiru ume-aurpegirekin. Ikus ditzakegun etxe armarridunen artean, Samaniego familiaren jauregia nabarmentzen da. Teilatu-hegal handia, balkoia eta fatxadako armarria ditu.
Granadoko Andre mariaren ermita kolera zela-eta jenderik gabe geratu zen herri batekoa da. Bere azken biztanleak eta bizirik atera zen bakarrak, adineko emakume batek, herria inguruko herrien artean banatu zuen. Eta horrela da orain Albaina eta Fuidiorena. Kanpaia Lañori eman zion eta gaur egun ere bada kanpai bat Lañon, Granadokoa izenaz ezagutzen dena.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.