Herria

Anuntzeta

Anuntzeta hiru auzotan banatzen da: Anuntzeta, San Miguel eta Mimbredo. Azken biak behealdean daude, Baia ibaiaren ondoan.

Herriko etxerik interesgarriena Jauregia da, hiru solairu eta egurrezko hainbat elementu dituen eraikina, hala nola, atea, balkoiak eta teilatu-hegala. Julian Zulueta Arabako lehenengo markesak eraikiarazi zuen. Zulueta Kubara joan zen eta esklaboen salerosketan eta azukrearen industrian aritu zen. Arabako hiriburuko Zulueta Jauregia eraikitzeko ere agindu zuen.

Garbitoki eta iturri multzoa 1862koa da.

San Migel eta Mimbredo auzoen artean errota dago, duela gutxi desagertutako ostatu ospetsu bat zegoen tokitik gertu. Auzo horretan, hiru begiko zubi ederra gurutzatu eta jatorri erromatarra duen Pinto iturri bitxira irits gaitezke.

Anuntzetaren goiko aldean, XVIII. mendeko San Esteban eliza dago. Portada erdi-puntuko arkua da eta, atea buru izartuak dituzten iltzez jositako oholtza lodiz osatuta dago.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.