Herria

Apilaiz

Castrofuerte kondearen jaurerrikoa zen, eta 1958. urtera arte independentea izan zen, urte horretan Arraia eta Laminoriarekin elkartu baitzen Maeztu udalerria sortzeko. Ugari dira Gomez de Segura eta Arriaran kapareen abizenak.

Izkiko mendien eta San Kristobal haitzen oinean dago. Han daude Karrantango putzua eta iturria, mendizaleek oso gogoko duten tokia.

Herriko plazan, Jasokundearen elizaren ondoan, barruan kapera bat duen Neiratarren Jauregia ikus daiteke. Badago beste jauregi bate ere, Fernández de Vianatarrena, 1610ekoa.

Jasokundearen elizan, deigarria da erretaula nagusiaren urre-kolorea. Maezturantz doan bidean, Zelaiko Ama Birjinaren ermita erromanikoan gera gaitezke, 1771n suntsitutako bere aurreko ermitaren hondakinen gainean eraikita dagoenez, Santa Eufemia izenaz ere ezagutzen da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.