Herria
XVIII. mendean, Gasteiz eta Errioxa lotzen zituen Errege Bide berria eraiki ondoren, herri honen biztanleria eta garrantzia handituz joan zen.
Errege Bide horren eta konderria Bernedotik Berantevillaraino zeharkatzen zuen bide zaharraren arteko bidegurutzean ostatu bat jartzeak ingurua aberasten lagundu zuen, eta Ihuda ibaiaren ondoko hiru ostaturaino ere dokumentatu ziren.
Lehenengo gerra karlistan, funtsezko zeregina bete zuen, bertan ezarri baitziren Zumalakarregiren tropak. Hiru batailoi bildu zituen, eta, El Abuelo izeneko kanoiaren eta obus baten laguntzarekin, Trebiñuko gaztelua kapitularazi zuen. Jasokundearen elizak ez du interes handirik eta hondatuta dago.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.