Herria
Herri hau harrieta handi batean dago, bere izenak dioenez, Gasteiz eta Errioxa lotzen zituen mandazainen ibilbidean bertan.
Herritik oso gertu, Artzeinako Andre Mariaren ermita zegoen, XIII. mendetik Trebiñuko lurretan oso maitatua.
Herrian zehar ibiliz gero, iturriak eta garbitokiak osatzen duten multzo polita eta elizako fatxadan dagoen eguzki-erloju ederra ikus ditzakegu.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.