Herria
Tomas Arriolak, Donostian jaioak, 1618an maiorazko bat sortu zuen bere seme Sebastianentzat, Maria Josefa Axpekoarekin ezkondu zena, Arriolatarren leinua iraunaraziz.
Loreto Arriola y Esquível, haren ondorengoa, oso garrantzitsua izan zen bere lehengusu Álava jeneralarekin ezkondu zenean.
Herri honen berezitasuna da garbitoki bi dituela. Bata herriko sarreran eta bestea, apur bat hondatuta badago ere, mendirako bidean.
Ramon Ortiz de Zarate Foruen defendatzaile zen politikoaren jaioterria da, 1858tik 1881era Arabako Gorteetako diputatua eta Ahaldun Nagusia.
Jasokundearen elizak Elizbarrutiko erretaularik onenetako bat du, 1548an eraikia. Bankuan, lau ebanjelarien erliebeak daude, sagrarioaren ondoan. Lehenengo gorputzean, Jesusen Jaiotzaren eta Epifaniaren erliebe bi eta San Jeronimo eta San Gregorioren bi tailu ageri dira, arku baten azpian Ama Birjina eta Haurraren irudi handiosarekin batera. Justu gainean, Jasokundearen irudiaren alboetan, Deikundearen eta Ikustaldiaren beste bi erliebe agertzen dira.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.