Herria
Sorginetxe trikuharria duen herria. Elezaharrak dioenez, sorginek eraiki zuten, harlauzak euren goruen puntan eramanez. K. a. 2500 urtean datatua dago. 1831n aurkitu eta 1890ean industu zen.
San Esteban elizako erretaula Aguraingo Andre Maria Magdalena ermitatik dator, 1852an hona ekarri baitzuten, urte batzuk lehenago baseliza saldu ondoren. Opakuan bezala, bere bataiarria XVI. mendekoa da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.