Herria
Infanterriko dukearen Ermandadeetakoa izan zen, eta XVIII. mendearen bigarren erdian, Jasokundeko bere elizako patronatua Mortarako markesaren eskuetara pasa zen. Urtegirako bidean dagoen herria, bere tenplua herriaren goialdean itsasontzi bat balitz bezala duena.
Gangen bi atalek giltzarri ederrak dituzte apainduta. Baina tenplu honetako erakargarritasunik handiena arabarrentzat San Prudentzio eta San Joan alboko kaperetan dago. Herrian jaioa zen Filipinetako apezpiku Juan Jose Diaz de Espadak eraiki zituen, eta 1806an familiaren etxea Armentian eraikitzeko ere agindu zuen, Olagibelen diseinuarekin. Gaur egun Santuaren Etxea izenaz ezagutzen da.
XVII. mendeko meza-jantzi bat kontserbatzen da, brodatutako Landatarren armarriarekin.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.