Herria

Azkoaga

32 baserri sakabanatu daude erroldatuta; horien artean, Zuazuakoa nabarmentzen da, armarri eta guzti, baita Azkoa-Etxeberrikoa, Lasagakoa, Abadetxekoa edo Labienakoa ere. Azken horren atarian inskripzio bitxi bat dago, Cochabambako (Bolivia) gotzain Tomas Aspe Uribe gogoratzen duena. Baserri horretako zen aipatutako gotzaina eta Argentinan hil zen, legenarra hartu baitzuen bere bizitza osoa legenardun gaixo horien zaintza-lanetan eman ondoren.

Beste pertsonaia ospetsu bat Martin Alzaga izan zen, Buenos Airesko askatzailea.

San Joan elizako erretaulan Gregorio Fernandezen irudi baliotsu batzuk daude: San Frantzisko, Paduako San Antonio eta bere eskolako Sortzez Garbi bat. Vitoria-Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan zilargintzako pieza interesgarri batzuk gordetzen dira, hala nola kaliza bat, ekisaindu bat eta kopoi bat.

Auzoko ondarean hainbat ermita daude: gaur egungo San Adrian eta Elorriagako Santa Ageda, Santa Agedatxo izenaz ezagutzen dena, eta San Juan Ebanjelaria eta Saloako Gurutze Santua desagertuak.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.