Herria
Beran dago Bergantza dorrea, Jauregia dorrea izenaz ezaguna, Bergantza eta Baranbio artean kokatua. Etxeko kaparetasun agiri batean irakur daitekeenez, burdinaren merkataritzan aritzen ziren Bergantzako jaunek, dorre-jauregitik gertu zegoelako Jauregia izeneko burdinolaz gain, beste burdinola batzuk ere bazituzten.
Dorre horretan jaiotako pertsonaia ospetsuak egon ziren, esaterako Hortuño de Ugarte eta bere aita Juan, Dorrearen parean dagoen San Migel ermitaren patroiak izan zirenak, eta euren hilobia Baranbioko parrokiako kapera nagusian izan zutenak.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.