Herria

Bitoriano

Dokumentuek, jada aipatzen dute Leovigildoren garaian, 574an.

Leinu garrantzitsuetakoak diren dorretxe batzuk ditu herriak: Agirretarrena, Zaratetarren armarriarekin, Garaiko etxea deiturikoan, eta han biltzen zen Zuiako Haraneko Kapareen Batzarra; Lasartekoa, Egiluztarren bizilekua zena gero Kuartangoko Urbinatarrenak.

Geroago egindako ikerketek diotenez, K.a. 800. urteaz geroztik baziren bizilagunak bertan. Lignitozko aztarnategiak daude, 1777an aurkitu zirenak eta XIX. eta XX. mendeetan ustiatu direnak.

San Julian eta Santa Basilisa elizan, erretaularen buru diren titularren tailuen polikromia eta Xabiergo San Frantzisko eta Jugatxiko Ama Birjina irudikatzen dituzten margolan batzuk nabarmentzen dira. Oso gertu, 1138. urtean jadanik aipatutako Oroko Ama Birjinaren Santutegia dago. Bost ermita zituen: Lasarteko Andre Maria, Santa Marina, Santa Luzia, San Migel eta Santiago.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.