Herria
Herri polit bat, non bere armarridun etxe gehienak herriko eraikinik zaharrenaren inguruan biltzen diren, hau da, Jasokundeko elizaren inguruan; eta han, gutxienez 1558tik, San Faustoren gorputz ustelgabea kontserbatzen da, Lleidako Alguaire herriko santu bat. Urtean behin inguruko herri askotako bizilagunak eta Kataluniako herriaren ordezkaritza bat joaten dira bertara. Bere gorpua egurrezko kutxa batean dago, kapera moduko nitxo baten barruan, XVIII. mendeko burdinsare eder baten atzean.
Erretaula nagusia churriguereskoa da eta ondo urreztatuta dago.
Elizatik oso gertu, garbitokiaren ondoan, Arrieta-Castillotarren oinetxeak ikus daitezke, armarriarekin, edo Sagastuitarren etxea, Polentxo etxea izenaz ezagutzen dena; fatxadan 1675eko armarria du eta Sol de Sagasti inskripzioa.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.