Herria
Errege-erregina Katolikoen garaian, Kontrastako Lazkanotarrak, herriaz jabetzen saiatu ziren, baina, defendatu zituen eta zenbait zerga ordaintzetik libratu zituen Joana Eroarekin egin zuen topo. Horregatik agertzen da errege-armarria elizan. Urte batzuk geroago, Felipe IV.ak hiribildua erregerena zela berretsi zuen.
Bi plaza handi dituen herria da: bata, Uraldeko Andre Mariaren ermitaraino luzatzen da, eta, bestean, Obenkun jatetxea, Gizarte Zentroa eta iturri monumentala daude.
Errepide batek banatzen ditu plaza biak, eta bien artean, San Bizente Eliza dago. Tenplu horrek badu zerbait bitxia, ia bakarra da Espainian bi aldare maila ezberdinetan dituena. Goiko aldarera, harrizko alboko harmailadi batzuetatik iristen da. Hesi dotore batez babestuta daude, eta, ezkerreko aldean, pulpitu nabarmen batez errematatzen da. Micaela Josefa Portillak Euskal Herriko platereskoaren lanik garrantzitsuenetakotzat jotzen du erretaula hori.
Aipatzekoa da probintziako tradiziorik ezagunenetako bat, Maiatzeko altxamendua.
Santa Teodosiaren ermita, 1050 metroko altueran eraikia eta bere ondotik igarotzen den mendateari izena ematen diona. Barrualdean dagoen harlauza moduko harri batek adierazten digu 1547an behintzat bazegola. Geroxeagokoa da zelaian dagoen guruz-toki ederra.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.