Herria

Dordoniz

Herri honek, Trebiñuko konderriko askok bezala, iturri-garbitegi-aska multzo polita du. Santiagoko elizak XIII. mendeko portada erromanikoa du. Hiru arkibolta ditu, landare-motiboekin apaindutako kapitelak dituzten sei zutabe oinarri dituztenak. Kanpai-horma airosa du.

Dordoniz eta Moskadorren artean, gain batean, Duesoko San Andres ermita dago. Bertan zegoen jenderik gabeko herrixka batena zen, eta, orain, inguruko sei herrietatik igotzen dira ermita horretara, urtean bitan. Tenpluari atxikita kanpai-horma dago.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.