Herria
Aitzkomendiko trikuharriagatik ezaguna den herria. Neolitoaren amaiera (K.a. V. milurtekoa) eta Brontze Aroaren hasiera (K.a. II. milurtekoa) artean eraikitako hilobi-monumentua. Euskal Herriko lehen trikuharri ezaguna izan zen, 1832. urtean aurkitua.
San Pedro elizan erretaula nagusi proportzionatua ikusten da, non Santiago eta San Nikolasen irudiak agertzen diren, sagrarioaren alboetan. Lehen gorputzean, erdian, titularra agertzen da, San Blasi eta San Prudentzio patroi arabarrari dagozkien XVIII. mendeko bi tailuz lagunduta. Alboetan dauden Arrosarioko Ama Birjinaren eta Esklabotzaren Ama Birjinaren bi erretaulek osatzen dute multzoa.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.