Herria
Lehen adierazi den bezala, herri hau, arestian aipatutako Opakua, Arrizala eta Alangoako herriekin batera, Hergoiena izeneko lurraldearen zati zen. Ez zuten baimenik bizilagunak euren herrietan bataiatu eta lurperatzeko, eta Aguraingo San Joan elizan egin behar zuten, 1582an, herrietako ordezkariek Erromara egindako bidaia batzuen ondoren, elizaren independentzia lortu zuten arte.
San Pedro bere elizako gauzarik aipagarriena XVI. mendeko Andre Maria baten tailua da, segur aski Albizuko baselizatik datorrena, Egileorretik hurbil, eta XVII. mendean oraindik zutik zegoena eta zaintzen zuen ermitaua zuena.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.