Herria
Santa Eufemia elizak XIII. mendeko portada eta leihate erromaniko ederra ditu. Atea Santa Pia monasteriotik dator.
Hurbileko mendietan ibilaldiak egiteko, Gatzi haitzuloak bisitatzeko edo garai batean asfaltozko-hobiak izan zirenak bisitatzeko abiapuntu egokia da. Ederra da Igoroin ibaiaren arroila, Zikuianorantz garamatzana. Ibilbidearen erdian, San Toribio ermitarantz doan adar bat ateratzen da. Han biltzen ziren Laminoriako Errege Haraneko Batzarrak. Herriak bi iturri-edanleku eta garbitoki bat ditu. Haitzartea igarota, errota baten aztarnak aurkituko ditugu.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.