Herria
Toki honetan bertan Brontze Aroko herri bat existitu izanaren zantzuak daude, agertu ziren silex eta harrizko aizkora piezen arabera.
Almandaingo burdinola zegoen hemen, XIV. mendean Abendañotarrek eraikia, eta gero infanterriko dukeak ziren Mendozarren eskuetara pasa zena.
Herri honek duen elementu bitxia San Migel elizaren ondoan dagoen haritz zaharra da, urte askoan kanpandorre eginkizunetarako erabili zena, bertan kokatu baitzuten dorrea bota zenean salbatu zen kanpaietako bat, Gerra Zibilean. Kanpaien zuhaitza du izena.
Eliza 1936an berreraiki zen, baina aurretik zegoen tenpluaren portada mantentzen du.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.