Herria

Fuidio

Nahiko herri zaharra da, kostaldea eta Errioxa lotzen zituen bide erdian dago, Toroko portutik barrena, eta antzinate horren aztarnak erakusten dizkigu eliza erromanikoan. Bertan biltzen ziren Somo Ihudaren Kuadrillako Batzarrak, Trebiñuko Konderriko lau batzarretako bat, Ihuda goiko herriak biltzen zituena.

Jasokundearen elizak portada eder bat du, lau zutabetan oinarrituta dauden arkiboltekin. Zutabe horiek, landare- eta animalia-motiboekin ornatuta dauden kapitelez errematatuta daude. Habearteko zutabeetan ere estilo erromanikoa nabari da; kapitel landuak ditu.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.