Herria

Galarreta

Herri honetatik pertsona ospetsuak igaro ziren, esaterako Felipe el Hermoso eta Juana errege-erreginak, Felipe Palatinatukoa printzea eta baita Isabel Katolikoa bera ere.

Santiagorako bidean Araban sartzen ziren erromes asko gelditzen ziren ospitale garrantzitsu bat zegoen, eta lau buztinola. Bere garrantzia hain zen handia, hiru Dorre-etxe izatera iritsi zela: horietako bi Velasco-Okarizen etxekoak ziren, bestea Lazkanotarren etxekoa.

Alfontso XI.ak, 1332an, Aguraini eman zizkion hamabost herrixketako bat izan zen. Gaur egun erortzear dagoen Jasokundearen elizak Velascotarrek sortutako kapera bat zuen, Arte Sakratuaren Gasteizko Museoan gordetzen den burdin sarean agertzen ziren armarrietan ikusten den bezala. Erretaula, 2014ko uztailean dorrea erori zenean, Vitoria-Gasteizko Babesgabeen elizara lekualdatu zen, eta bertako Ama Birjinak Sagrarioaren lekua hartu zuen.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.