Herria

Gobeo

Alfontso XI.ak 1332. urtean Gasteizera batu zuen herrixka zaharretako bat da. XVI. mendeko gurutzadura polit bat dago eta Zadorra ibairen gainean dagoen harrizko zubia nabarmentzen da.

Bere etxadiko eraikinik nobleena Landazuri familiaren jauregia da, XVII. mendean eraikia, San Pedro elizaren parean, bere fatxadan armarri handi bat duena, ‘Antes morir que manchar el vivir’ leloa duena.

Herritik oso gertu, Atxako San Migel baseliza zegoen. Haren aztarna gutxi batzuk baino ez dira geratzen, eta erromatarren garaiko aztarnak agertu ziren bertan.

San Pedro elizak XVI. mendeko portada xume baina eder bat du. Habeartearen bi ataletako gangak eta burualdekoak giltzarri ederrez eta askotarikoz apainduta daude.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.