Herria

Gordoa

XVII. mendean, Miguel Alonso de Mezquía kapitainak, Gordoako indiano bat, kapilautza bat sortu zuen 1663an, horretarako diru bat jarriz, eta herrian eskola bat sortzeko baldintza jarri zuen, haurrek irakurtzen ikas zezaten.

Jasokundeko elizaren XIII. mendeko portada inguruko nabarmenetako bat da, kapitel ederrez amaitutako sei zutabe ditu. Bataiarri gotikoa ondo apainduta dago. Erretaula nagusiko bankuan, lau ebanjelarien lau erliebe on ikus daitezke, Gregorio Fernandezen eskolakoak, baita Jasokundearen tailu zoragarria ere, lehen gorputzaren erdian dagoena, eta, horrekin batera irudi bi, bata San Pedrorena eta bestea San Paulorena. Gertuko ermita batetik datorren San Bartolomeren irudi interesgarri bat kontserbatzen da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.