Herria

Grandíval

Uraldeko Andre Mariaren ermitaren aurrez aurre dago herri hau, eta Araiko herriarekin batera du ermitaren titulartasuna.

San Roman elizak portada erromanikoa du, landaretzaz apaindutako kapitelez errematatutako lau zutaberekin. Tenplua, XVIII. mendekoa da, jatorrizko eraikinaren aztarnak mantentzen dituen arren, esaterako leihate bat hegoaldeko horman. Bitxia da harrizko irudi eta erliebeak dituen nitxo karratua, burdin-hesiz itxia, gotiko estilokoa eta eragin flamenko nabarmena duena, presbiterioko ezkerreko horman irekitzen dena. 

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.