Herria

Heredia

Hemen sortu zen toponimia-abizena, XIII. mendetik dokumentatua, Arriagako Kofradian eta herrialde barruko eta kanpoko hainbat gatazkatan aktiboki parte hartu zuten pertsonaia garrantzitsu askok eman zituena. Euren dorretxea jarri zuten hemen.

Ospitale garrantzitsu bat egon zen, 1556an dokumentatua.

Herri hau Herediako fusilamenduak deiturikoen agertokia izan zen Lehen Karlistaldian, 1834ko martxoan. Zumalakarregik Arabako herriak babesten zituen zeladore talde bat atxilotu zuen, kaperan jartzeko agindu zuen eta hurrengo egunean fusilatu zituzten.

San Kristobal elizak XIII. mendeko portada du, burdineria onarekin eta goiko aldean Herediarren armarriak ditu. Barruan, San Diegoren kapera nabarmentzen da, Herediarren eta Sabandotarren armarriekin eta Juan de Heredia y Sabando fundatzaileari dagokiona, nahiz eta kaperaren titularra bere aitona Diego de Herediaren omenez izan. XVII. mendeko harrizko pulpitu interesgarri bat dago.

Hainbat dira herriaren inguruan dauden ermita desagertuak.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.