Herria
San Pedro elizak ez du ia elementu artistiko aipagarririk. Beharbada, XVI. mende bukaerako sagrarioa eta erretaula nagusiaren buru den titularraren irudia dira aipagarrienak.
Tourseko San Martin ermitan, herriko etxeen ondoan kokatua, urtero uztailaren 4a ospatzen da, santua gotzain izendatu zutenean gogoratzen duen festa, Barteko Festa deitua.
Ermita horretan titularraren irudia da nabarmena, eskultura nork egin zuen kontuan izanda bere balio artistikoagatik baino; izan ere, Alejandro Valdivielsoren lan da. Erromaniko aurreko leihate estua, absidean ageri den ferra-arkua eta arkiboltetan eta atezangoetan muxka hirukoitza duena ere aipagarriak dira.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.