Herria
1135. urtean, Sancho de Funes Naiara-Nájerako gotzainak, Pedro maisuari, Armentiako etxea eta inguruko hogei hiriren apezpiku-laurdenak eman zizkiola agertzen da, horien artean herri honetakoa zegoelarik, Armentiako San Andresen elizgizonen mantenurako. 1332an Gasteiz hiriari eman zioten dohaintzan.
Errepidearen ertzean, Eskivel-Garibay familiaren etxe-jauregia dago, bi familien armarriak eta izkinetako armarri heraldikoa dituena.
Beste oinetxe bat ere badago, elizaren ondoan, non ate nagusiaren ondoan dagoen armarria nabarmentzen den.
Santa Eulalia elizak sei zutabe eta XVI. mendeko portada dituen elizpea du. Erretaula nagusia barroko churrigueresko estilokoa da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.