Herria
Herri txiki honek eskola zaharraren eraikina du, eta haren etxabean bolatoki bat dago. Errota zahar bat ere badago herrian, une honetan erabiltzen ez dena. Historikoki, herri honetan sortu zen, 1417an, Ixonako Ermandadea deiturikoa, eta 1537. urtetik aurrera Gasteizko kuadrillakoa izan zen.
San Esteban elizak arkupe dinteldua du. Erretaula nagusian bi sagrario daudela nabarmentzen da, horietako bat beste eliza batetik datorrena.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.