Herria

Jokano

Hurbileko "Solacueva" eremuan historiaurreko aztarnak agertu ziren kobazulo batean. Margoak, hezur eta metalezko tresnak eta txanpon erromatarrak dira.

Bi jauregi-etxe ikus ditzakegu. Horietako bat, XIV. mendekoa, Jokanotarrena da, eta desagertutako Artazuela etxearen armarria. Bestea, Chillidatarren etxea da, egurrezko galeria polita du.

San Martin elizako erretaula izen bereko eliza eraitsitik eraman zuten, Mendozatik. Eliza hartan egon ziren lurperatuta, XVIII. mendera arte, lehenengo Mendozatarrak, Santillanako markesen gurasoak eta Infantadoko dukeak, Mendozako dorreko jaun-andreak.

Bankuaren erdiko tartea Arabako platereskoaren erliebe interesgarrienetako batentzat da, eta Azken Afaria irudikatzen du. XVIII. mendeko "errotako zubia" eta "Janbrau" delakoa nabarmenduko ditugu.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.