Herria
1332an Gasteizera pasa zen beste herrixka bat.
Herritik paseatuz, Ilarratzatarren jauregi-etxearen ondotik igaroko gara. Bertan, erdi-puntuko arkudun portada eta fatxadan duen armarri heraldikoa nabarmentzen dira.
Landazuri familiaren jauregitik ere igaroko gara, XVI. mendekoa, Donemiliaga elizaren ondoan. Elizpe bat du, Ilarratzakoaren oso antzekoa. Gurutzadurako gangak pintura interesgarriz estalita daude. Habearteak bi zati ditu, giltzarri interesgarriekin, eta horietako batean Errege-erregina Katolikoen armarria agertzen da.
Hilerrirako sarreran, XVII. mendeko harrizko gurutze bat ikus daiteke.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.