Herria

Krispiña

1984tik Zadorrako ur araztegia bertan egoteagatik ezaguna da, Margaritarena izan arren.

Instalazio horretatik aparte, San Joan ante Portam Latinam eliza aipa daiteke, leihate erromaniko bat duena. Erretaula nagusian, lau zutaberen artean, titularraren irudia ikusten da, interes artistiko handirik gabeko San Isidro eta San Antonio Abad tailuekin batera. Alboko bi erretaulek balio handiagoko tailuak dituzte, Arrosarioko Ama Birjinari eta San Joseri eskainiak. Azken hori, Pagoetako santugileak ziren Valdivielsotarren lantegikoa dela diote.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.