Herria

Lacervilla

Herri txikia, San Klemente eliza dagoen orubearen inguruan biltzen dira etxeak eta bertan daude Montoyatarren oinetxearen hondarrak.

Tamaina gorabehera, XVI. mendeko hainbat etxe on ikus ditzakegu. Etxe horietako bat gaur egun Gizarte Etxea da eta bere erdi-puntuko arkua eta 1600. urteko armarri-leihoa nabarmentzen dira. Aipatutako Montoyatarren etxearen hondakinak baino ez dira geratzen, eta, horien artean, armarria, erlaitz bat eta erdi-puntuko arkuren bat ikus daitezke.

San Klemente elizan hiru une arkitektoniko ikus ditzakegu. XIII. mendekoak dira horma batzuk, portada eta burualdeko eta oinaldeko leihoak. XVI. mendekoak dira kaperak, baptisterioa eta sakristia. Eta XVIII. mendekoak dira, gangak, dorrea eta kanpai-horma.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.