Herria
Valderejoko Parke Naturalaren haranean sartuta dagoen herri bat da. Lalastratik doan errepide batetik iristen da bertara.
Sai arreek eta beste harrapari batzuek habia egiten duten harkaitzetako hormak herriaren defentsa naturala dira, eta bertatik San Lorentzo ermitara igo daiteke. Inguru hori oso bisitatua da jaiaren egunean, abuztuan.
Santiago eliza eraikin xumea da, eta kanpai-horma airosoa du. XIV. mendean eraikitako dorretxea izan zen, baina ez da ezer geratzen.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.