Herria

Landa

Urtegia eraiki zutenean, Landatarren dorrea desagertu zen, XIII-XIV. mendeetako harrizko eraikina. Dorre horrek ate garaia zuen, Erdi Aroko estilokoa, arku batez errematatua. Lubanarroa eta armarria ere bazituen.

San Bartolome parrokia modernoa da, XX. mendekoa, aurreko tenpluaren ordez. Bertan, San Isidroren tailu bat dago, baita XVI. mendeko Kristo gurutziltzatu polit bat eta Urizar herrian zegoen marmol beltzezko bataiarria ere, bere bi kanpaiez gain.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.